Euritan, elurretan, laino azpian eta izotzarekin gidatzeko aholkuak

Euriarekin, elurrarekin, lainoarekin edo haizearekin gidatzeak errepideak berez duen arriskua handitzen du. Ezin dugu ahaztu bidaiari ekin aurretik arriskuari aurrea hartzen saiatu behar garela, eta autoan arreta handiz joan behar garela; baina oso erabilgarria da aurkako baldintza meteorologikoetan kontuan izatea hainbat aholku ustekaberik ez izateko. eitb.com-ek Luis Murgia RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariarekin hitz egin du; bere ustez, oso garrantzitsua da autoa dagokion egoeran izatea eta elurraren aurkako kateak nola jartzen diren ondo dakigula baieztatzea. Halaber, eguraldiaren egoera dela eta errepideak arrisku handiagoa duenean, ezin dugu baztertu gidatzeaz gain beste zerbait egin behar dugula: "Askotan, ez dakigu ondo portatzen, eta horrek arazoak handitzen ditu", uste du.

 

Luis Murgiaren esanetan, elurra da zirkulazioa gehien zailtzen duen fenomeno meteorologikoa, "errepiderako itsaspena murritzen baitu". Elurte batean, gozoki gidatu behar dugu, "bat-bateko azeleratzerik, bolante-kolperik edo balaztadarik eman gabe". Murgiak bigarrenean irtetea ere gomendatzen du. "Elurra botatzen duenean, aurrea hartu behar diogu", esan digu. Bere ustez, "urrian ere" eraman beharko genituzke kotxean elurteen aurkako kateak: "Atera dituzten berri horiek, telazkoak direnak, oso onak dira; ez dute milaka kilometro egiteko balio, baina irtenbide ona da hemengoak bezalako elurteetarako". Halaber, Luis Murgiak aholku bat eman die eskizaleei: neguko neumatikoak erabiltzeko. Izan ere, Europako zenbait herrialdetan, Alemanian kasu, nahitaezkoak dira hilerik hotzenetan. Michelinen webguneak arrazoia ematen dio; horren arabera, "neguko neumatikoaren marrazkiak udakoarenak baino askoz lamina gehiago ditu, elurrari ondo eusteko".

 

Izotza dagoenean, halaber, bat-bateko mugimendurik gabe gidatzea funtsezkoa da. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak bere webgunean adierazten duenez, "izotza egiten duenean, ABSa edo erabateko trakzioa bezalako sistemarik modernoenek ere ez gaituzte laprast egiteko arriskutik libratzen; hortaz, abiadura murriztu eta zuhurtasuna handitu behar dugu".

 

RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariak elurra kentzeko makinei euren lana egiten utzi behar diegula azpimarratzen du, errepidean daudenean lehentasuna emanda: "Auto-ilara batean, elurte bat dagoenean, uste dugu gu bakarrik gabiltzala presaka, baina, egia esan, azaroaren zatia gara; solidarioak izan behar gara", eskatu du Murgiak. Bere esanetan, egoera zailtzen denean protesta egiteko joera handia dugu, "errepidera gatza botatzekotan, bota dutelako, eta bestela, egin ez dutelako".

Consejos para el buen mantenimiento de los neumaticos

Contar con unos neumáticos en buenas condiciones es fundamental para garantizar tu seguridad y la del resto de ocupantes. Aquí tienes varios consejos para asegurar el estado óptimo de tus gomas:

 

 

  1. Revisa la presión de los neumáticos (en frío): una presión correcta es fundamental a la hora de reducir la distancia de frenado y ahorrar combustible. Si tienes pensado cargar el coche, es importante que ajustes la presión según las indicaciones del fabricante. Recuerda también revisar el inflado de la rueda de repuesto.

  2. Comprueba el desgaste de los neumáticos: la Ley establece que el dibujo de la banda de rodadura de un neumático no puede ser inferior a 1,6 mm. Lo óptimo sería sustituir las gomas cuando tengan un dibujo de entre 2 y 3 mm. Este es otro aspecto fundamental para garantizar tu seguridad.

  3. Comprueba de forma habitual la geometría de suspensión y alineación del vehículo: acude a un taller para que revisen estos aspectos.

  4. En caso de sufrir un pinchazo hay que comprobar el área interna del neumático para saber que no tiene daños provocados por bordillazos, agujeros en el pavimento u otros obstáculos.

  5. Revisa también el equilibrado de los neumáticos: especialmente si notas vibraciones en el volante. Cualquier taller puede ajustar el equilibrado de los neumáticos de tu coche.

  6. Trata de no aparcar en charcos de aceite u otros disolventes, puden dañar las gomas de tu vehículo.

  7. Conduce sin superar los índices de carga y velocidad que figuran en tus neumáticos.

  8. Recuerda que si debes sustituir una pareja de neumáticos debes colocar los nuevos en el eje trasero: siempre es mejor tener unas condiciones de agarre superiores en la parte posterior, ya que es la más difícil de controlar en caso de problemas.

  9. El estilo de conducción y la velocidad tienen una influencia directa en su ciclo de vida.

  10. Más allá de las revisiones periódicas que realices tú mismo, es importante que un profesional acreditado compruebe el estado de tus neumáticos cada cierto tiempo.

 

zubialde autoak

Zubialde 2

48300 Gernika-Lumo

Teléfono:

+34 946540323

Mugikorra:

688 69 96 43

Libro de visitas

Introduce el código.
* Campos obligatorios
  • JOSEBA (jueves, 26. noviembre 2015 19:35)

    Artista batzuk zarie!!!!!!!!

  • ripoffreport (viernes, 19. junio 2015 16:13)

    Incredible, this is a advantageous web-site.

  • ripoffreport honolulu (viernes, 19. junio 2015 16:05)

    Thanks for sharing this terrific website.

  • Maria (martes, 14. abril 2015 18:31)

    Oso ondo, zerbitzu oso atsegina

Deitu eta eskatu zure aurrekontua, inongo konpromezu gabe!